Olentzero Euskalerria Irratian izan dugu!

Euskalerria Irratia 2014ko abenduaren 24a

Olentzero Euskalerria Irratian izan da. Zakua bete opari etorri zaigu Irrintzi Dorrera. Ez hori bakarrik. Akordeoia ere ekarri du eta pipa hortzean zuela abestu digu. Gure lagunek jakin dutenean Olentzero gure artean zela, lasterka deitu diote telefonoz harekin hitz egiteko eta lasterka etorri dira opariak jasotzera. Gainera, joan aurretik zin egin digu hurrengo urtean opari ederra ekarriko digula: LIZENTZIA!!

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!