Barkatu, baina gaur ere kantua:
“Siempre es 26,
siempre es 26,
para nosotros
siempre es 26...”
Kantu horrekin, Fulgencio Batista diktadorearen aurkako iraultzaren ernamuina gogoan gorde dute kubatarrek, gaur arte. Baita kastrismoaren aurkako askok ere.
Gaur egunkari guztietan ageri diren Barack Obamaren eta Raul Castroren irudiak ere ez dira ahaztekoak izango. Mende erdiko blokeoak aldentzen ditu bion estetikak.
Atzo ez zen 26, ordea, 17 baizik.
Eta bahimendu ekonomikoa ez da oraindik bukatu.
17ari buruzko kantaren zain nago dagoeneko.
Etorri bitartean, beti da 26.