Iruñerrian Gaur 2014-12-17

Euskalerria Irratia 2014ko abenduaren 17a

Parlamentuan PSNren zerga erreformaren zuzenketak eztabaidatzen hasi dira batzordean: 104 idatzizko zuzenketa aurkeztu dituzte taldeek; PSNk esan du prest dagoela UPNren eta Geroa Bairen zenbait planteamendu babesteko. Foru Gobernuak Osasunaren Legea betetzeko bermeak onartu ditu: Osasunari bideragarritasun plan bat eta bere kontuen kanpo ikuskaritza bat eskatuko dizkiote, eta Kontuen Ganberak Ogasunak Osasunarekin izan duen jokaera aztertuko du. Gendulaingo hirigintza proiektuari behin betiko onarpena ere eman dio gobernuak gaurko bilkuran. Gipuzkoako Foru Aldundiari salaketa jarriko dio epaitegian nazio markak jasotzen dituzten bide-seinaleen kontura. Dravet Sindromearen aldeko CD-DVDa kaleratu dute Kutxi Romerok, Bonik eta Aurora Beltranek. Iritzien Plazan: Floren Aoiz.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!