Aingeru Epaltza: Berdina eta bera

Euskalerria Irratia 2014ko abe. 17a, 13:11

“ETA ez da beti berdina eta bera izan”. Joxefelix Azurmendiren hitzak dira, atzo ETAri buruz idatzi duen kronika liburua aurkeztean. Kazetaria ezagututa, badakit apologiarik ez dela izanen, ezta erabateko arbuio edo ukaziorik ere. Jakina, azken hau lehenbiziko hori baina errazagoa da. Arbuio egitera behartzen zaitu legeak, eta apologia eginez gero, berriz, zigortzen. Nolanahi ere, norberaren biografiak zerikusi handia izaten du historia orokorra epaitzerakoan. “ETA ez da beti berdina eta bera izan” dio Azurmendik. Zer erran nahi du kazetari bizkaitarrak: bera barnean edo hurbil zebilelarik modu batekoa zela, eta bera urruntzen hasi zelarik, hasi zela ETA ere bertzelakoa bilakatzen?

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!