Jon Alonso: Argazkiak

Euskalerria Irratia 2014ko abenduaren 17a

Hemengo errealitatea, jende gehienarentzat, langile, langabetu, etxekoandre eta erretiratuentzat, Noticiasek atzo erakusten zuen Barañaingo argazkia bezalakoa da: galipotezko atletismo pista bat. Hau da, desegokia, latza eta arriskutsua. Gero, aldiz, ikusi dut egunkari horren beraren edizio elektronikoak erakusten zuen Enrique Goñiren argazkia, iraindu omen zuen bati indemnizazioa eskatu diola ilustratzeko ipinitakoa, eta desegokia, latza eta arriskutsua ez ezik, sarkastikoa era badela konturatu naiz. Eta gero Garan ikusi dut besoetatik eskegita atxilo zeramaten Jone Amezagarena, eta orduan ikusi dut desegokia, latza, arriskutsua eta sarkastikoa ez ezik, gainera injustua eta antidemokratikoa ere badela. Bukatzeko ikusi dut Limako klimari buruzko gailurra ilustratzeko hainbat mediok erabili duena, lur puska laurdendu eta lehor batena, eta lasaitu egin naiz. Laster egongo gara denok Los Arcoseko zirkuituan, kaniketan ari.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!