Argazkian milaka nafar Iruñeko kaleetan, aldaketa sozialaren alde. Deialdia askoren artean zen egina, eta horrelakoetan ohikoa da askoren erantzuna jasotzea. Oraingoan, gainera, aldaketa posible ikusten da eta horrek areago aterako zuen jendea etxeko patxadatik neguko kale gorrira.
Uste dut Nafarroak bizi duen une honetan aldaketa dela hitz gakoa, beste guztien gainetik. Bigarren mailan gerazen zait nork gobernatuko duen edo zein programarekin. Errejimena ordezkatuko duen edozein aukera da egungoa baino hobea. Nafar erakunde euskaltzaleak itolarrian daude, hil ala biziko egoeran, errejimenaren jazarpena medio.
Beraz, aldaketa gauzatu beharra dago, kosta ahala kosta, gehiengoa lortuta. Alternatiba osatu dezaketen alderdi eta hautagaiei akuilu hori sentiarazi behar zaie gero eta irmoago. Larunbateko argazkia ez dadila izan hasiera besterik!
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!