Iruñeko hilerrian frankismoko biktimei omenaldia egin diete; hamar gorpuzkin lurperatu dituzte panteoian. Geroa baik Parlamentuko ustelkeriaren inguruko batzordeari eginen dizkion proposamenne berri eman du; Izquierda-Ezkerrak ikerketa batzordeak eskatuko ditu Nafarroako Kutxaren eta Osasunaren zorraren inguruan, eta itzalpeko bidesaria ikuskatzea. Ekonomia sozialean aritzen diren 75 enpresa eta erakunderekin katalogoa osatu du REAS sareak. Gaur hasiko da 2015eko Nafarroako Bertsolari Txapelketa. Iritzien Plazan: Fernando Mendiola.