Xabier Barber: Aldaketa soziala pausuka

Euskalerria Irratia 2014ko abenduaren 12a

Bihar, 13an, larunbatarekin, arratsaldeko 17:30ean, manifestazioa dugu Golem zinemetatik abiatuko dena.

"Zergatik joan?", " Ez du ezertarako balio!" Holako asko esan edo entzun izaten dugu maiz. Ez nago,bada, ados.

Erakundeetan, hauteskundeak direla eta, gure, ala gutxienez nire belaunaldian, inoiz baino posibleagoa da aldaketa politikoa, egoera sozialaren hobekuntzaren bidean pauso bat emateko.

Ez dela aski? Ez, noski. Ene ustez garrantzitsuena falta zaigu: jendearen arteko sarea murritza da oraindik, ez dago pertsona gehiegirik egunerokotasunean borrokatzen, kolektiboan pentsatzen, biltzen …

Baina mota desberdinetako eragileen arteko batasuna, manifarako deialdian, inoiz baino zabalagoa da (sindikatu jatorrik falta bada ere). Eta, noizean behin, kalea hartu behar dugu geurea adierazteko. Ez da aski izanen ere; ez. Baina, beste pausu bat litzateke eta ekintza-batasunezko bide horretan jarraituz gero, beste pausuak etorriko lirateke; batasuna zabaltzen bada, handiagoak.

Funtsezko aldaketa lortu arte? Edukiaren aldetik, bai Euskal Herriko Eskubide Sozialen Gutunean, bai Nafarroako Aldaketa Sozialaren Aldeko Biltzarraren zerrendan ere badago zer irudikatu, zer eztabaidatu, zer lortu. Auskalo, baina saiatu egin behar da; bestela, jai dugu. Aukera polita dirudi honek.

Bihar arratsalde arte, Golemetan! Pausuka.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!