Metropoli Forala 2014-12-11

Euskalerria Irratia 2014ko abenduaren 11

Administrazio publikoaren kronika beltza plazaratu du ELA sindikatuak. Horren berri eman digu Ivan Gimenez sindikalistak. Nafarroako euskara zerbitzuak sortu zirenetik 25 urte joan dira. Agoizko euskara teknikari Idoia Zabaltzarekin hitz egin dugu gaiaz. Nafarroan aldaketa sozialaren aldeko manifestazioa deitu dute larunbaterako. Kepa Yecora sindikalistaren eskutik jaso ditugu xehetasunak. Mediterraneo ingurura ere joan gara. Sardinia irlatik etorri berria da Lohizune Amatria. Bidaiaz solastu gara harekin. Badok, Berria egunkariaren atari musikalaz mintzatu zaigu Ainhoa Arano. Bertan biltzen diren kanta zenbait entzun ditugu.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!