Amagoia Iban: Ez da galdera bat

Euskalerria Irratia 2014ko abenduaren 11

Ez da 'CSI Las Vegas'. Abadiño da, eta polizia zientifiko itxurak dauzka argazkiko gizonak.

Ez da ebola. Beste izurrite bat da, eta ertzainak guante urdinak eta traje berezia dauzka jantzita.

Ez da bat. Bi emakume dira, eta gizon berak akabatu ote dituen.

Ez da albiste. Eguneroko bihurtua da aspaldi, oso aspaldi, eta zirkulua hautsi ezinda segitzen dugu.

Ez da gizona. 4 urteko mutil-kozkorra da, eta irratia itzali dut sukaldera gosaltzera etorri denean, ez dudalako nahi emakumeak hiltzen dituzten gizonekin beldurtu dadin.

Ez da nahikoa. Nahikoa da esatea.

Ez da galdera bat. Zer gertatzen zaion hainbeste gizon erasotzaileri; zer, arazoa emakumeona dela pentsatzen duten guztiei.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!