Metropoli Forala 2014-12-10

Euskalerria Irratia 2014ko abenduaren 10a

Solasaldi politikoaren tartean, Geroa Baiko Manu Aierdi, Aralarko Patxi Zabaleta, Bilduko Bakartxo Ruiz eta Ezkerrako Ioseba Ezeolaza izan dira. Etxerat elkarteak euskal presoen egoerari buruzko urtekaria plazaratu du. Urtzi Errazkin bozeramailearen eskutik jaso ditugu xehetasunak. Irunberri eta Agoitzen artean Artieda izeneko herri txikia. Bertako bainuetxe zaharraren barruan, etxebizitza txikiak moldatzen ari dira. Eraikuntza horretan bertan eskola, kiroldegia, liburutegia, jatetxea eta bestelako zerbitzuak zabaldu dituzte. Montxo Gota Vega Arterra, Arterra proiektuaren ordezkariarekin solasatu gara gaiaz. Joxerra Aizpurua informatikariak taula edo tablet mota ezberdinei buruz hitz egin digu. Interneteko doako deskargez aritu zaigu Gorka Bereziartua kazetaria. Iritziaren tartean hiru idazle nafar: Jon Alonso, Aingeru Epalza eta Angel Erro.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!