Aingeru Epaltza: Ezin

Euskalerria Irratia 2014ko abenduaren 10a

Podemosek ez du ezker abertzalearen aliatua izateko asmorik. Iñigo Errejonek, Podemosko Politika idazkariak erran zuen atzo. Ez da egun hauetan erraten duten lehen aldia. Istorioa behin berriz errepikatzen da. Legea edo madarikazioa: Madrilen ez du inoiz aginduko ezker abertzalearekin inolako adiskidantzarik, begirunerik, hurbiltasunik, auzotasunik, keinurik duen inork. Eta Podemosek Madrilen agindu nahi. Nafarroan zer gertatzen den Podemosko nafarrei axola zaie, nonbait, baina deus guti Madrileko Podemoskoei. Haien barne arazoa balitz, gaitz erdi. Baina gure arazoa ere bada, Podemos gabe ezin baitugu.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!