Iruñerrian Gaur 2014-12-09

Euskalerria Irratia 2014ko abenduaren 9a

Elkarretaratze isila egin dute erakundeek eta dozenaka hiritarrek Iruñeko Udaletxe plazan eguerdian indarkeria sexistaren aurka. Parlamentuan agerraldiak eginen dituzte hainbat biktimarekin Izquierda-Ezkerrak eskatuta; Lourdes Zabalza eta ETAren biktima batekin, besteak beste; PP ez beste guztiek onartu dituzte agerraldiak. UPN, PSN eta PPk adierazpen instituzional bat onartu dute Argentinako Rosarion dagoen Gernika plazan dagoen Euskal Herriko armarriaren aurkako adierazpena. ELA sindikatuak "Nafarroako Administrazioaren Kronika Beltza" argitaratu du, UPNren asmo "pribatizatzaileak" salatzeko. Zazpi aldiz elur ikuskizuna eskainiko du bihar arratsean Gaiarre antzokian Tanttaka konpainiak. Iritzien Plazan gaur: Gaizka Aranguren.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!