Arra eta animaliaren ustezko instinto mugagaitza.
Arra eta testosteronaren gaitasun bortitzen ezkuntza.
Arra eta boterearen etengabeko kontrola.
Arrok emeen aurka darabilgun bortizkeria geneetan itsatsita ote daramagu?
Bortizkeria gordina batzuetan eta gorra bertzeetan.
Zer ote dauka buruan emakumezkoa bortxaz etxera eraman eta bortxaz bortxatzen duenak?
Arron burua lerdea darion zakilbaba denean, nazka guztien koktelak eztanda egiten du.
Arrari h-a gehitu behar zaio orduan, gizona harra bihurtu baita.