Paris 365 elkarte solidarioak aurtengo datuak plazaratu ditu. Laguntza bila jotzen dutenen artean gero eta gehiago dira inongo diru sarrerarik ez duten herritarrak. Saioa Zabalza, elkarteko arduradunak eman dizkigu xehetasunak. Gaurkotasun politikoaz mintzatu gara, Diario de Noticias egunkariko Ibai Fernandez kazetariarekin eta Gara kazetako Martxelo Diazekin. Ernesto Prat, Berriozarko idazle gazteak "Orpoz orpo" izenburuko nobela plazaratu du. Sexua, umorea eta euskal gatazka uztartzen dituen liburuaz mintzatu gara egilearekin. Hedabideek iritzi publikoarengan duten eraginaz gogoeta egin digu Xabier Agirre filosofoak. Manugaitz Rap musikariak azken bere azken diskoa aurkeztu digu eta abesti zenbait entzuteko parada izan dugu.