Xabier Barber: Ibaik bat

Euskalerria Irratia 2014ko abenduaren 5a

Aro interesgarriagoa dirudi honek, sozial eta politikoki. Aldaketak susmatzen dira eta posiblea da agertzea egunsenti argitsu batean; onerako aldaketak. Baliteke. Gutxienez, ahaldunak ez daude hain lasai. Ezer ez da ziur, baina ezer ez da berdin ere. Hobe gaude edo egon gaitezke.

Bitartean, norbait bere bidea egiten ari da. Pixkanaka. Zeharka ala zuzen; behetik, goitik ere bai noizbait. Alai batez ere, negarrez batzuetan; orokorrean lasai. Lau hankatan, zutik, erori eta berriro hasi. Dastatuko duen bizitza bezala.

Ibaik urte bat bete egin du. Atzo ospatu genuen. Urte askoz, polita!

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!