Maikrux aurkeztu dute hedabideen aurrean; Maikrux, aurtengo santomasetan donostiarren eta bisitarien begiradak bereganatuko dituen txerria. Konstituzio plazan izango da ikusgai Leitzan hazi duten txerria. Bi metro luze da Leitzako txerria. Hogeita hamar arroa gihar eta gantz, hirurehun eta hirurogei kilo aise. Maikrux.
Aurkezpenik ez du behar Rodrigo Rato madrildarrak: aspaldi da denon ezagun. Bankiako presidente ohiak gezurra esan omen zuen bankua burtsara atera zuenean; baita orduan ere. Espainiako Bankuko txostenek diotenez, Ratok makilatu egin zituen Bankiaren kontabilitate datuak. Burtsara atera eta segituan galdu zuten beren dirua milioi erdi lagunek, inbertitzaile txikik.
Txerri ederra begitandu zait Leitzakoa. Zerri galanta, Madrilgoa.