IZUEN GORDELEKUETAN BARRENA liburuak poesia dakar bere orrietan, baina liburua mitikoa da, hitz honek dituen adiera ia guztietan: iniziatikoa izan da bai egilearen aldetik begiratuta, bai irakurleenetatik ere.
Liburu emankorra, bestalde, musikariek euren errepertorioa aberasteko hornigaia topatu baitute Joseba Sarrionandiaren olerkietan.
Testutik edo kontestutik, nondik hasi asmatu ezinik genbiltzala Euskalerria Irratian Joxemari Iturralderengana jo dugu liburuaren mamiaz eta historiaz galdezka.