Javier Zabaletak Osasunako presidente izateko hautagaitza erretiratu du; ezusterik ezean, Luis Sabalza izendatuko dute presidente. Kirol Federazioei laguntzak ematerakoan "malgutasun gehiagoz" jokatzeko eskatu dio oposizioak Gobernuari; Javier Eneriz Arartekoak dio ez dagoela "eragozpen legalik" laguntzak hitzarmenen bidez banatzeko. Nafarroak kontsumitzen duen energiaren laurden bat ekoizten du jada. Bihar hasiko da 49. Durangoko Azoka, eta horren harira azken boladan argitaratu dituzten zenbait liburu gogoratu ditugu.