Metropoli Forala 2014-12-02

Euskalerria Irratia 2014ko abenduaren 2a

Durangoko azoka ostiralean zabalduko dute. Izaskun Ellakuriaga, Gerediaga elkarte antolatzaileko kideak, xehetasun guztiak eman dizkigu. Liburu artean jarraituz, Txalaparta argitaletxeko editore Mikel Sotok aurtengo lan berriak aurkeztu dizkigu. Nafarroako egoera politikoaz solasaldia egin dugu

Berria egunkariko Joserra Senar eta Diario de Noticias kazetako Ibai Fernandez kazetariekin. Nafarroak kateak ditu, zein barrutik, zein kanpotik.

Nafarren Biltzarra, bihar, abenduak 3, Iruñean. Horri buruz hitz egin dugu Juanja Iturralde, Orreaga Fundazioko kidearekin. Eider Rodriguez idazlearen ahotik jaso dugu gaur goizeko mikro-ipuina. Amaitzeko, Ion Celestino musikariaren bisita izan dugu.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!