Hiesaren aurkako Mundu Egunean Lazaro Elizalde Osasun Publikoko Hiesaren Prebentziorako Programaren arduradunaren hitzak jaso ditugu; Parlamentuan adierazpen bat onartu dute 2020rako "zero kasu" helburuarekin bat eginez. José Javier Esparza UPNko zerrendaburu izendatu berriaren inguruko iritziak ere bai: Begoña Sanzberrok aitortu digu ez zela atzo Tuteran izan, baina gehiengoak hala erabaki badu, Esparza dela hautagairik onena. Oposizioak Barcinaren eta haren politika baztertzaileen jarraipena ikusten du; PSNk "elkarrizketarako eta kontsentsurako jarrera gehiago" izatea espero du. Gipuzkoako Foru Aldundiak nazio markekin jarri dituen bide-seinaleak "injerentzia onartezin" jo dituen adierazpen instituzionala onartu dute UPNk, PSNk eta PPNk. Huarteri eta Urmenetari emanen dioten Urrezko dominaren inguruan, Asisko Urmenetaren hausnarketak ere jaso ditugu. Iritzien Plazan: Nekane Perez.