Mikel Irizar: Irribarre zergatik?

Euskalerria Irratia 2014ko abenduaren 1a

Argazkian Jose Javier Esparza eta Yolanda Barcina, biak txaloka eta irribarretsu. Bigarrenak lortu berri du lehena izatea bere ondorengoa, nafar gobernurako hautagaitzan. Pentsa daiteke ez zeudela oso ziur eta emaitzak lasaitu egin duela bien aurpegia. Baina aurrean dutena ikusita, badute benetan irribarre egiteko motiborik?

Arazoetan lehena da alderdia ia erdibituta daukatela azken urteotan. Hamarretik seik eman dio botoa Esparzari, baina lauk Catalani. Eta hori kontrolpeko aginte gunean. Zer gertatuko zen barne hauteskundeak deitu izan balituzte, hainbatek eskatu bezala?

Eta bigarren arazoa da alderdiaren onarpena nafar gizartean. Gainbehera doa eta, oraindik ikusteko badago ere non daukan hondoa, argi samar dago gobernua galduko duela, eta ondorioz ordain latza izan lezake hamarkadetan egindako desmasiengatik.

Gauzak horrela, agian uler daiteke Barcinarren irribarrea, azken oztopoa gainditu ondoren zama uztera doalako. Baina nola ulertu Esparzaren irribarrea?

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!