Metropoli Forala 2014-11-28

Euskalerria Irratia 2014ko azaroaren 28a

Elikagaien bankuaren beharrak hornitzeko, elikagaiak biltzen ariko dira gaur eta bihar iruñeko saltoki askotan. Supermerkatu baten sarreran izan da Luis Igelz, erretiratzen ez den erretiratua, lan horretan laguntzen. Harekin mintzatu gara goizeko lehen orduan. Bihar San Saturnino eguna. Prozesioan ibiliko dira agintariak. Festa giroan ospatuko dute hainbat herritarrek. Besteak beste, horri buruz mintzatu gara, iruñeko lau zinegotzirekin: Nafarroa Baiko Aitor Lakasta, Bilduko Eva Aranguren, Aralarko Aritz Romeo eta Ezkerrako Edurne Egino. Berri Txarrak. 20 urte bete ditu Lekunberriko rock taldeak. 20 kanta berrirekin datoz. Denbora da poligrafo bakarra. Disko hirukoitza kaleratu dute Galder Izagirre eta Gorka Urbizu taldekideei elkarrizketa egin diegu. Horretaz gain, haien kanta akustiko bi ere eskaini dizkigute.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!