Xabier Barber: Egun hori

Euskalerria Irratia 2014ko azaroaren 28a

Ana Mato, Espainiako Osasun ministroa, Alderdi Popularrekoa.

José Sócrates, Portugaleko lehen ministro ohia, Alderdi Sozialistakoa.

Caja Madrileko zerrenda zabal bat, hainbat kargu publikok osatua, PP, PSOE, IU, CCOO eta UGT siglen azpian agertzen direnek, gehi enpresaburu batzuek.

Nafarroako Kutxa zenaren beste zerrenda zabala, batez ere UPN-PSNeko izenekin osatua.

Zer dute komunean? Ustelkeriaren icebergaren airean dagoen tontorrean egotea. Gaur egungoak. Atzo, herenegun, beste pilo bat agertu ziren toki desberdinetan, baita Nafarroan ere.

Ea noiz iraultzen dugun estalia dagoen izozmendia eta urperatuak daudenak agerian uzten. Ziur aski, egun horretan jada kapitalismopean ez gaudela ospatuko genuke, baita Nafarroan ere.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!