Errepideetako informazio-kartel erraldoi horietako bat dakar argazkiak. Kartelak dio: Leitza 15km, Aralar 43km, Iruñea 59km, Euskal Herria Basque Country. Hori dio errepide-kartelak.
Auzitara eraman nahi du kartela Carlos Urkijo Espainiako Gobernuaren Euskal Autonomi-erkidegorako ordezkariak, bide-seinalea euskaraz baino ez dagoelakoan.
Bostehun bat helegite jarri ditu Urkijok bere agintaldian; asko eta asko, euskal usaina izan dezaketen era guztietako aferen aurka. Euskal Autonomi-erkidegoko udaletxeetako balkoietan Espainiako bandera jarrarazteko, sonatua izan da Urkijok burutu duen gurutzada.
“Ehiza txakur” deitu izan diote batzuek modu despektiboan. Marka da, gero, gizon horrena. Gaixoa.