Parlamentuan PSNren zerga erreforma aurrera UPN eta PPren botoekin; besteak atzera bota dituzte. Kalamu klubak arautzeko lege proposamena ere aurrera. Arratsaldean eztabaidatuko dituzte Osasunarena eta Euskararen Legeari aldaketa txiki bat egiteko ekimena. Iruñerriko Herri Harresiak afari erraldoia egin nahi du abenduaren 26an, Hatortxu Rock jaialdiaren bezperan, 28en epaiketak familiei sortu dizkien gastuak ordaintzeko. Nafarroako Duintasunaren Martxak elkarretaratzea eginen du etzi, arratseko 7etan, PPNren egoitzaren parean. Iritzien Plazan gaur: Jon Abril.