Aingeru Epaltza: Fikzioa

Euskalerria Irratia 2014ko azaroaren 26a

Nafarroako Kultur kontseilari bat, UPNkoa, eta Baztango andere alkatesa bat, Bildukoa, elkarrekin, non eta nobela baten aurkezpenean. Fikzioa dirudi, nobela baterako gai, baina atzo ikusi genuen, Elizondon. Eta bitxiena, aretoa, kaskezurretaraino betea. Lehenago izana zen liburu aurkezpenik Baztanen. Ez inoiz ez inola atzo bezalakorik. Ikustekoa da nola diru usainak alprojena eta letragabeena bilakatzen duen hemen liburuzale. Eta Dolores Redondoren trilogiaren arrakastaz, zer erran bekaizkeriatzat hartuko ez denik. Dozena erdi bat idazle daude bazterretan, gisa bereko istorioak gisa bereko geografian kokatu dituztenak, aise ere oihartzun apalagoarekin. Bide okerretik ari ziren, jakina: euskaraz idazteko tema zuten eta euskal topikoei ihes egiteko nahikeria. Baten batek ikasiko zuen honez gero.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!