Jon Alonso: Ez dugu ahaztu, ez dugu ahaztuko

Euskalerria Irratia 2014ko azaroaren 26a

Azaroaren bukaera iristen denean nik beti argazki bati erreparatzen diot azken 29 urteetan. Ezin esango dut argazkia beti bat eta bera denik, bai da berdina, ordea. Mutil gazte baten argazkia da. Bizarduna da eta irribarre-erdi bat erakusten du, pikaroa agian, edo ontasun hutsezkoa, edo bien nahaste bat izan daitekeena; bi ile-xerlo bihurri erortzen zaizkio kopeta gainean, eta hain dauka itxura sanoa, pena ematen du ezagutu ez izanak. Kintakidea edukiko nuen, hor nonbait.

Duela 29 urte torturatu eta desagerrarazi zuten, diktadurarik bananeroenari ere lotsa sorraraziko liokeen episodio ikaragarri baten ondoren. Mikel Zabalza da argazkiaren mutila, jakina, eta 29 urte geroago bere familiak ez du inolako aitortza ofizialik edo erreparazio-saiorik ezagutu.

Bai jasotzen du, ordea, bere adiskideen eta herrikideen omenaldia, urtero. 29 urtez ez dugu ahaztu, eta itxura guztia du ez dugula sekula ahaztuko

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!