Iruñerrian Gaur 2014-11-25

Euskalerria Irratia 2014ko azaroaren 25a

Indarkeria sexista salatzeko eguna gaur, mobilizazioak egiten ari dira Iruñerrian Gaur ere: eguerdian erakunde, alderdi eta sindikatuek deituta; arratsaldeko 8etarako deitua du manifestazioa Indarkeria Sexistaren aurkako Plataformak. Oposizioak atzera bota dizkio hirugarren aldiz gobernuari heldu den urterako aurrekontuak; "oposizio suntsitzailea" kritikatu du Lourdes Goikoetxea kontseilariak. UPN barruko lehian, Yolanda Barcinak esan du ez zekiela Catalanek hautagaitza aurkezteko asmoa zuenik, eta "neutrala" izanen dela berretsi du; Catalanek esan du "Navarrometroaren emaitzak ikusita" erabaki zuela pausoa ematea. Iritzien Plazan gaur: Gaizka Aranguren.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!