Mikel Irizar: Nafar parlamentuak

Euskalerria Irratia 2014ko azaroaren 24a

Argazkian 38 aulki tolesgarri biribilean jarrita, Iruñeko Sarasate pasealekuan. Eta aulkietan gizarte mugimenduen beste hainbeste ordezkari, elkarren berri trukatzen. Parlamentu soziala deitu diote ekimenari, nolarebait beste parlamentuari –instituzionalari- falta zaizkion irekitasuna eta herritarren parte hartzea sustatu nahi dituelako.

Aro berriaren ezaugarri bat da herritarren aldetik erakundeengan delegatzeko joeraren amaiera; bistan da soilik lau urtean behin bozkatzea ez dela aski eta txandrio galantak egiten dizkigutela, kontrolatu ezean. Hain zuzen kontrol hori bideratzeko ere sortu da nafar parlamentu soziala.

Bestea, instituzionala, astindu galanta jasotzeko bezperetan legoke, oraingo aurreikuspenak betetzen badira. Sei hilabeteren bueltan ezagutuko ditugu honen xehetasunak, baina dagoeneko esan daiteke bi parlamentudun Nafarroa hau oso ezberdina datorrela. Eta, ze arraio, gustatzen zait hartzen ari den traza.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!