Iruñerrian Gaur 2014-11-24

Euskalerria Irratia 2014ko azaroaren 24a

Zatiketa UPN barruan: Salanuevak ere hautagaitza aurkeztu du, baina primarioak egin daitezela eskatuta. Yolanda Barcinak berretsi du ez dela halakorik eginen. Parlamentuan, oposizioak atzera botako ditu Gobernuaren aurrekontuak biharko osoko bilkuran; ostegunean, tramitera onartuko dute PSNren zerga erreforma UPN eta PPNren babesarekin; Euskararen Legea aldatzeko ekimena ere tramitera; irakurketa bakarrean onartuko dute osoko bilkura horretan Osasunari laguntzeko Legea UPN, PSN eta PPNk. Iritzien Plazan gaur: Maria Solana.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!