Xabier Barber: Gertakariak eta kontalariak

Euskalerria Irratia 2014ko azaroaren 21a

Irudiak itsasoan suertatzen dira: Greenpeace taldearen bi txalupa motordun (txikiak, 5-6 pertsonentzako gehienez ere), Repsolen plataforma zulatzailearen aurrean (zeharo handiagoa). Gero Espainiako Armadaren bi txalupa agertu dira eta besteen aurka jo dute; Greenpeaceren ekintzaile bat itsasoko uretara erori da, hankako hezur bat hautsita.

Hona hemen Defentsarako ministroaren interpretazioak. Bat: txikiak abordatu nahi zuen zeharo handiagoa zena (auskalo nola). Eta bi: Armadaren operazioa proportzionatua izan da (nahiz eta pertsona bat larriki zauriturik eta bere bizitza arriskuan egon izana).

1978ko Sanferminetako Germanen hilketaren ondoren, gaur berriro airean dagoen Martin Villa ministroak, prentsaren aurrean esan zuen: "Geurea akatsak dira, beraienak krimenak". Pertsonaia berak, zertxobait lehenago, Sanduzelain bi ETA kide eta polizia bat hilik suertatu ondoren, horrela ikusi zuen: "Bi eta bat irabazi dugu".

Aluak, bada, atzoko eta gaurko ministro kontalariak!

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!