Auto bat, urpean... Zuhaitz bat, erdia urpean, eta beste erdia ur-azalaz goiti.... Amesgaiztoak dioen errotulua ikusgai... Horra gaurko irudia. Ez, ez da igarkizun edo asmakizun horietako bat... Da dokumental baten afixa, iragarki-kartela.
Esako urtegia handitzeko obren inguruko kezkak eta borrokak bildu eta aurkeztu dituzte dokumental batean. Honako hau da lanaren titulua: René Petiten amesgaiztoak.
Esako urtegia segurua dela dio Ebroko Konfederazioak. Baina, mugitu egiten da lurra. Bistakoa da, gainera, lur-higidura. Konfederazioak gauza bat esan, eta gertatu, beste bat gertatzen da. Dokumentalean, horixe salatu dute Eguzki, Río Aragón eta Esa+Ez taldeek.
Egungo urtegiak bi mila lagun uxatu eta desplazatu zituen bere garaian. Oraingo handitu honek zer eragin izango duen bere inguruan ikusteko dago, baina gaueko loa, jada, ez da ez goxoa ezta xamurra ere haren inguruko hainbat etxetan.