Kataluniatik heldu zait gaur argazkia. Argazkia baino, marrazkia esatea hobe. Marrazki bat baita Kataluniako ARA egunkariaren gaurko azala hartu duena. Tankeak, militarrak, etxe eta pertsona puskatuak agerian. 11 urteko neskato batek marraztu ditu. Laura izena du.
Eta Mariak jarri dio izenburua Lauraren marrazkiari: “El món que NO volem”.
“Nahi EZ dugun mundua”, alegia.
10 urte ditu. Mariaren munduak.
Haurren Eskubideen Konbentzioak 25 urte betetzen ditu gaur, eta ARA egunkariak ale berezia egin du, 6 eta 12 urte bitarteko ikasle talde baten marrazkiekin jantziz bere orrialdeak. Umeen begirada ameslaria pertsona nagusion jarrera etsigarria baino askoz helduagoa izan daitekeela gogoratu dit niri.
Ez da umekeria.
Gure heldukeriak albiste bihurtzearena, diot.