Jon Alonso: Gero arte, Patxi

Euskalerria Irratia 2014ko azaroaren 19a

Asteburu honetan ikusi ahal izan dugu argazkia Euskal Herrian egiten den igandekari bakarrean. Bertan, azken 40 urteetan beste argazki askotan ikusi dugun gizona ageri da, baina oraingoan, betaurrekoak ez ezik, ilea urdinduta eta urteetan pilatutako nekea zimurretan. Politikaren lehen lerroa uztera doala dio, eta, alderdikerietatik haratago, eta balantze bat egin nahi izatetik oso urruti, batzuek sentitu dugu, bere erretiratzearekin, politika ulertu eta egiteko modu bat dela desagertzen dena. Politika Euskal Herrian kainita, ankerra eta esker txarrekoa da, guztion dirua etxera eramatea helburu ez dutenentzako behintzat; bere asmazio eta oker guztiekin, argazkiko gizonak berori duintzeko ahalegin itzela egin du. Ni baino exegeta hobeak edukiko dituela jakinik, ez dut nahi azpimarratu gabe utzi gure politikaren klasiko bat jarduna utziko duela iragarri duela.

Gero arte, Patxi Zabaleta.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!