Zangozako 43 haur irratian gaur.

Euskalerria Irratia 2014ko azaroaren 18a

Zangozako Ikastolako 43 haur etorri dira gaur bisitan irratira. 6 eta 9 urte bitarteko neskatiko-mutikok aukera izan dute gure lana ezagutzeko, gure lantokia ikusteko, hamaika galdera egiteko, terrazan korrika egiteko...eta baita elkarrizketatxo polit batzuk grabatzeko ere. Abesti alaia ekarri digute txikienek eta koxkorrek Zangozako buruhandiei buruz, herriko historiaz eta Nafarroa Oinez festaz hitz egin digute. Bikain pasa dugu haiekin. Mila esker bisitarengatik!

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!