Kike Diez de Ulzurrunek, Arga ibaiaren inguruko atal berria eskeini digu gaurkoan. UEU ko Zuriñe Etxanobe izan da gure hurrengo gonbidatua. Unai Break, ARGIA astekariaren barruan topatuko ditugun gaiak izan ditu mintzagai. Zangozako ikastolako haurrak izan ditugu bixitan, haiekin izan dugun solasaldia emititu dugu. Xabier Barber eta Inma Erreak aktualitate politikoaren errepasoa egin dute. Bukatzeko, Ismael Yague musikariak kantu Gregorianoa izan du mintzagai.