Eguesibarko Josetxo Andia, Estefania Clavero eta Carolina Potau inputatu ditu Agoizko epaileak, hirigintza kudeaketan ustez egin dituzten irregulartasunengatik; hilaren 28an deklaratu beharko dute auzitegian. Egun berean onartu du Parlamentuak ustelkeriari buruzko batzorde bat sortzea; PSNren ekimena da, oposizioko beste talde guztiek CAN auzia, Osasunaren zorra aztergaien artean sartzeko eskatu dute. Kultur agendan gaur: Evaristo bere liburua aurkezten Katakraken, Bi hots emanaldia Atarrabiako Kultur Etxean.