Jose Javier Esparzak UPNren zerrendaburu izateko hautagaitza aurkeztuko du. Kontuek elkarteak informazio berriak jakinarazi ditu Nafarroako Kutxaren eta Banca Civicaren inguruan: ia 5.000 milioi euro kosta zitzaion Caixabanki Banca Civica bereganatzea, eta ez 977 milioi; Washintongo abentura garesti atera zitzaion CANi: 16 milioi euro pasa; Banca Civican ere dieta mamitsuak kobratu zituzten José Antonio Asianiek, Juan Cruz Allik, Martí Fluxák, Errok eta Zarranzek; Enrique Goñik soldata eta aseguru mamitsuak kobratu zituen Nafarroako Kutxa hondoratu zuten arte: 2008tik 10 milioi euro. Bide judizialaz aparte, Parlamentuan ikerketa batzord bat egin behar dela dio Kontuzek, eta abenduaren 13rako hainbat gizarte eragilek aldaketa sozialaren alde deitua duten manifestazioarekin bat egin du. Iritzien Plazan gaur: Nekane Perez.