Iruñerrian Gaur 2014-11-14

Euskalerria Irratia 2014ko azaroaren 14a

Arlo politikoan albiste iturri gaur, Osasunako bazkideek babesa adierazi diotela UPN eta PSNren lege proposamenari. Parlamentuan gehiengoa Urrezko domina frankismoko biktimei ematearen alde agertu da, eta ez Felix Huarte eta Miguel Javier Urmenetari; UPNk dio oposizioaren kritika "gehiegizkoa" dela. Iñigo Alli kontseilariak esan du ez dela Barcinaren ordezkoa izanen; Jose Javier Esparzak gauzak argitu gabe jarraitzen du. Iruñeko Udalean EH Bildu koalizioak UPNren aurrekontuen aurka eginen du "aurrekoen kalko hutsa" direlako; Geroa baik osoko zuzenketa aurkeztuko dio UPNren Gobernuak aurkeztu duen proiektuari. Kultur proposamenetan, "Black is Beltza" proiektuaren aurkezpena bihar Katakraken. Iritzien Plazan, Urrezko Dominaren kontura, Fernando Mendiola.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!