Xabier Barber: Aldaketa haizeak

Euskalerria Irratia 2014ko azaroaren 14a

Herenegun, pelikula bat ikusten ari nintzela, une batean abesti ezaguna eta polita (nire gustukoa bederen) entzuten hasi nintzen. Hara non eta Scorpions taldearen "Wind of change", "Aldaketa haizea".

Jende askok kasualitaterik ez dagoela dio. Ez dakit. Baina lurralde honetan, non oraindik UPN gauza den jende mordo baten sufrimenduaren gainean aberastu zen Félix Huarte Goñi faxistari Nafarroako urrezko medaila emateko, edo non, nor eta oso usteldua eta gutxi garbitua izan zen PSN ustelkeriaren aurkako proiektua aurkezten ausartzen den, bat ere lotsarik gabe, ala non bi alderdi horiek, nafar enpresarien eta CCOO eta UGT sindikatuen artean bere kortijoa eraikitzen jarraitzen baitute diru publikoarekin; bada, lurralde maitagarri/gorrotogarri honetan behar beharrezkoa dugu haize aldaketa hori.

Beraz, politikara eta gizartearengana heltzen den bitartean, haizearen abestia entzuten jarrai dezagun ea aldaketa agudoago datorkigun.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!