Josi Basterretxea: Javier Maroto

Euskalerria Irratia 2014ko azaroaren 14a

Auzitegira sartzen ikusi dut Javier Maroto, Gasteizko alkatea, PP alderdikoa. Bere traje urdinarekin azaldu da epailearen aurrera. SOS Arrazakeria delako elkarteak eraman du alkatea auzitara.

Harri koxkorrarekin estali nahi du PPk zulo handia. Gizarte-laguntzen gaian, etorkinen iruzurra jarri digu begien aurrean Marotok. Iruzurra beti iruzur; baina handia, beti txikiaren bi halako.

Diru beltzekin Suitzako bankuetako kutxa gotorrak leporaino betetzea onartu eta sustatu duen politika kontserbadore espainiarra arduratuta dago orain etorkinen iruzurrarekin. Iruzurrak ez du justifikaziorik, ezta etorkinenak ere. Saihestu beharra dago, jakina.

Baina, susmoa dut hau guztia dela ke-gortina bat, beste bat. PPk bizi duen krisi politiko sakona -sinesgarritasun-krisia, etika-krisia- estaltzeko darabilen ke-gortina bat, beste bat. Hauteskundeak hain dira-eta hurbil...

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!