Iruñerrian Gaur 2014-11-13

Euskalerria Irratia 2014ko azaroaren 13a

CAN auzia berpiztu da: Auzitegi Nazionalak Banca Civicaren auzia berriz irekitzea erabaki du. Begi onez hartu dute erabakia alderdi politikoek: UPNk eta PSNk gaia epaitegietan ikertu behar dela diote; oposizioak Nafarroako Kutxa desagertzera eraman dutenen ardurak argitu behar direla. Elkarrizketa Sozialaren Kontseilua "oso albiste ona" da langileentzat eta, oro har, nafar guztientzat, esan du Metropoli Forala saioan Daniel Hernández CCOO sindikatuko Exekutibako kideak. Eskatu gabeko gorpuzkiak Iruñeko hilerrian lurperatuko dituzte, hitzarmena sinatu baitute horretarako Nafarroako Gobernuak eta Iruñeko Udalak. Abenduan Iruñerrian emititzen hasiko da Xaloa telebista; egitasmoaren aldeko diru bilketa abiatu du Karena plataforman. Iritzien Plazan: Jon Abril.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!