Helios del Santo, Nafarroako AEK-ko arduradunak martxoan abiatuko den korrikaren hemeretzigarren edizioaren xehetasunak eman dizkigu. Blue Lips izenburuko filma estreinatu dute berriki. Maitena Muruzabal ekoizlea gurean izan da. Amatrix estralurtarrak Irrintzi dorrean hartu du lur eta GHT47pp manifestua helarazi digu. Ainhoa Arano kazetariak Yolanda Barcinari zazpi kanta aukeratu dizkio. Eztabaida Sozialaren Kontseiluaz galdetu diogu CCOO sindikatuko exekutibako kideari. Lander Garro idazlearen eskutik jaso dugu mikro-ipuina.