Fermin Erbiti: Presidente ohiak: loreontzi itsusiak

Euskalerria Irratia 2014ko azaroaren 13a

Agintari baten maila neurtzeko gizon edo emakumearen agintaldia ez ezik, ondorengoa ere aztertu beharra dago. Alegia, nola utzi duen kargua, nola jokatu duen ondoren.

Aspaldiko esana da: presidente ohiak norbaitek oparitu digun loreontzi handi eta itsusien antzekoak dira. Ez dakigu zer egin haiekin, non utzi, edozein tokitan paratuta ere enbarazu egiten dutelako. Horrelakoetan, ez da harrigarria azkenean oparia zakarrontzira botatzea.Politikagintzan bada inon idatzi gabeko lezioa: batek presidente izateari uztean, etxera joan behar du, handik aurrera diskrezioz jokatzeko. Besterik ez bada, zakarrontzira bota ez dezaten.

Barcinak, ordea, araua hautsi nahi du. Hautagai izateari uko egin dio, baina alderdi buru segitu nahi du eta, harrigarriagoa dena, parlamentari ere.

Barcinarena marka handia da, baina Sanzena ere ez da makala. Orain primarioak eskatzen ez da, ba, hasi, haren ustez onartezina litzatekeelako hautagaia exekutibak zuzenean izendatzea.

Agian ez du gogoratzen aurreko prozesua: Barcinaren izendapena. Cesar Orozek ederki islatu du gaurko zintan: Sanzek hatz erakuslea luzatuz izendatu zuen orduko adiskidea, oraingo etsaia.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!