Amagoia Iban: Rosetta gara

Euskalerria Irratia 2014ko azaroaren 13a

Su-izar batean su hartu ez duen zunda. Rosetta misioa. Zientziaren lorpen bat; ulertzen ere zail egin arren begien bistan daukaguna.

Hieroglifoen hizkuntzak deszifratzeko mugarria izan zen hura gogoan, planeta honetako bizitzaren eta eguzki sistemaren jatorria dekodetzeko tresna izango omen da.

Gure mikro-kosmos honetan egunotan ikusten ari garenaren metafora dirudi.

Barcina itzali berria utzi eta su emango ez dion beste su-izar baten bila NafarroakoErregimena2015 misioa zeruertzean.

Eta Espainiako eta Nafarroako gobernuen irain-zunda lanean, eguzkiari aurpegia erakutsiz eta besoa altxata harro kantatzen zuten haiek babesten, milaka eta milaka pertsonari lur eta min eman zion mugimendu nazional-katoliko faxista zuritzen.

Memoria su-izar bat da.

Gure sistemaren jatorria dekodetzeko, denok behar genuke Rosetta izan.

Etorkizunaren zientziak hala erakusten digu.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!