Iruñerrian Gaur 2014-11-12

Euskalerria Irratia 2014ko azaroaren 12a

Yolanda Barcinaren ordezkoa aukeratzeko prozedura abian du UPNk: Salanuevak primarioak eskatu ditu, Muniain prozedura betetzearen aldeko da. Oposizioko ordezkarien iritziak ere jaso ditugu, Metropoli Forala saioko solasaldian izan baitira. Nafarroako Urrezko Domina duela 50 urte Nafarroaren industrializazioa bultzatu zutenei. Auzitegi Konstituzionalak bertan behera utzi du Nafarroak Justiziako langileengan duen eskumena. Hirigintza iraunkorra bultzatzea helburu duen lege proposamena erretiratzeko eskatu dio EH Bilduk PSNri. Iruñeko Udalean UPNren aurrekontu proiektuaren kontra agertu da Izquierda-Ezkerra. Iritzien Plazan gaur: Nerea Fillat.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!