Aingeru Epaltza: Amodioa?

Euskalerria Irratia 2014ko azaroaren 12a

Okinak erran zidan atzo: “ezkondu nahi du, horregatik utziko du dena”. Nire okinaren arabera, amodioak bulkatu du gure andere lehendakaria bere hautagaitzari uko egitera. Duela bi hilabete berak izendatu zuen bere burua. Duela bi aste berretsi zuen bere hautagaitza. Hamabortz egun hauetan,ordea, amodioak beltz ikusarazi dio lehenago zuri ikusten zuen tokian. Amodioak ur bilakatu lehenagoko ardoa. Aspaldi errana da, amodioa zoin den zoroa! Esplikazio literarioa, ongi saltzen dena, eta are legenda bat elikatzeko balio lezakeena. Baina Barcina ez da printzesa, Barcina sorgina da. Eta niri bertze arrazoi bat iruditzen sinesgarriagoa. Arratoiak itsasontzia husten hasiak direnekoa. Hautagai txarra, arrunt txarra zelakoz, doakigu Barcina. Hautesleen aldetik zaplasteko bat hartzeko beldurrak eman dio haize. Hautestontzietan garaitua izan nahi ez duen koldar harroputzarena da Barcinaren ihesa. Amodio zororik ez, beldur zuhurra, beldur izotzezkoa, horma bezain hotza. A ze pastela utzi dien bere lagunei.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!