Jon Alonso: Argazkitik argazkira

Euskalerria Irratia 2014ko azaroaren 12a

Duela bi hilabete t’erdiko argazkian, jantzi gorri enblematikoarekin jantzirik, hautagaia izango zela iragarri zuen. Duela egun bikoan, aldiz, jantzi urdin pribatuarekin jantzirik, badoala dio.

Zer gertatu da jantzi gorritik jantzi urdinera doan tartean? Dena adar-jotze makiabeliko bat ote da?

Segurua da dagoeneko mota guztietako azalpenak asmatu direla. Suposizioak egitea debalde denez, hona nirea: Barcinak bazekien, argazkirako jantzi gorria ipini zuen egunean bertan, handik gutxira urdina ipini beharko zuela. Hau da, Barcina ez da sekula UPNren egiazko hautagaia izan 2015eko hauteskundeetarako. Bi hilabete t’erdiko komedia hau bere azken zerbitzua izan da: partidoari, oposizioak zer ospatu eduki ez zezan, eta bere buruari, irteera duina edukitzeko.

Hau pentsatuta, behintzat, lasaituko egingo gara Barcina hautagaia ezetz apostua egiteagatik dagoeneko hainbeste afari ordaindu dugunok.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!