Elixabete Garmendia: Despedidan ere, mehatxua

Euskalerria Irratia 2014ko azaroaren 11

Begiak neurrian makilatuta, gorantz begira, eta ahoa keinu gozoan… aurpegi zerutiarra, hitz bitan. Ez da ba emakume honen jarrerarik ohikoena, baina argazki hori hautatu du BERRIAk Barcinareren agurra ilustratzeko.

Morez jantzi zen, atzo iluntzean hedabideetako erredakzioak dantzan jarri zituen albistea emateko. Nazarenoaren morea behar du izan, galtzailearena, nahiz eta berak bere kabuz eta erabakiz doala esan.

Bizitza pertsonalera itzuli nahi omen du. Laurogeiko hamarkadan horrela esaten zuten aurreko urteetan borrokaren lehen lerroan ibili ondoren, militantziari ez ezik ezkerreko bideari ere uko egiten ziotenek. Barcinak ez dirudi gehiago burgestu beharra daukanik.

Jardun publikoan eman dituen hogei urteotan badago adierazle argi bat bere burgestearen sakontasuna markatzen duena: eskuineko neska probintzianoaren itxuratik, emakume estilosoaren eredurainoko bilakaera egin du.

Estiloa, bestea, politikagintzan aritzekoa, alderantzizko proportzioan findu zaio urteekin. Ba omen doa, bai, baina ez mehatxurik bota gabe: “Nafarroaren defentsan”, hor jarraituko omen du, amore eman gabe lanean.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!